BERTSOTAN

Munduko kantu inprobisatuari buruz

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala zuzenean jarraitu asmoz hainbat aditu, ikerlari eta atzerriko inprobisatzaile datoz aste honetan Euskal Herrira. Hala,  asteon Kuba, Mexiko, Katalunia eta Euskal Herriko kantu inprobisatua hizpide izango da Amasa-Villabonan Mintzola Fundazioaren egoitzan.

Munduko Kantu inprobisatuari buruzko jardunaldien baitan hiru hitzaldi sorta izango dira asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrera doan izango da.

Hitzaldiez gain, aurkezpen ekitaldi bat egingo da datorren ostiralean honako hizlariekin: Iñaki Murua, Zigor Etxeburua, Andoni Egaña, Ana Zarina (Mexikoko Trobadorea eta ikerlaria), John Zemke (Estatu Batuak, ikerlaria), Patricia Tápanes (Kuba, ikerlaria), Jone Miren Hernández (Euskal Herria, Ikerlaria)

Informazioa, www.mintzola.com atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button