MUSIKA

Itziarren Semeak, alai eta aldarrikatzaile

Mungiako Itziarren Semeak bandak bere bosgarren lana aurkeztu du gaur goizean, Bilbon. Diskoa ska-rock estiloan kokatzen da, taldeak egin ohi duen moduan, baina EH Republik lan berrian bestelako zertzeladak eta sumatzen dira. Baga Bigako kide Ritxi Aizpururen hitzetan, “Skak, rockak, punkak, rapak eta reggaeak ematen diote homogeneotasuna disko osoari”.

Horrekin batera, taldearen hitzak aldarrikatzaile jarraitzen dute, bere horretan: “Euskal Herri osoa du aldarrikapen, utopia piratak eta jende ernegatu berriaren mugimendu desorekatzaileak eraikitzekotan”; betiere, bizipoza, parranda eta jai erritmo festazaleen bidez. “Erritmo alai eta dantzagarriak, letra politikoekin nahastuta, baina beti bizitzaren pozarekin bustita”.

Diskoa Arrasateko Shot estudiotan grabatu dute, eta iñaki Bengoak grabatu, nahastu eta ekoitzi du. Masterizazioan, berriz, Jonan Ordorika arduratu da, Azkarateko Mamia estudioetan.

Horretaz gainera, kolaboratzaile askoren laguntza izan dute estudioan: Kepa Junkera, Rafa Rueda, Ane Martinez…

Informazio gehiago: itziarrensemeak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button