IKUS-ENTZUN

Badator Nontzefilmak 2013

Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarriko du berriz martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartuko direlarik (3D, Flash, stop-motion…).

Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.

Lanak honako formatu bakarrean aurkeztuko dira:  .flv. artxiboak 20 Mb eta 3’30 minutuko iraupena (kredituak barne) izan dezake gehienez ere. Zabalera 600 pixelekoa izan behar du.

Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar da .jpg artxibo batean (100 x 82 pixel, -zabalera x altuera-), irudi honek 50 kb-ko pisua izan dezake gehienez ere.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasotzeko epea 2013ko martxoaren 22an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da. Dena dela, goizago ere bidal daitezke lehiaketaren webgunean ikusgai egon daitezen.

Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen diegu egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan. Gainera, FANTen barruan egiten den lan sari-banaketan erakutsiko diren lan onenak euskarazko azpitituluak izango dituzte.

Aurtengo sarietan, bertoko zinemagintza sustatzeko asmoz, nobedadeak egongo dira.

Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
Nontzefilmak Zinema Saria lan onenari: 1.000 euro
Nontzefilmak Zinema Saria Euskal Herriko lan onenari: 1.000 euro
Nontzefilmak Animazioko Saria lan onenari: 1.000 euro
Nontzefilmak Animazioko Saria Euskal Herriko lan onenari: 1.000 euro

Lehiaketan izena emateko, baseak kontsultatzeko eta bestelako xehetasun guztiak www.nontzefilmak.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button