MUSIKA

“Animalia Lotsatuen Putzua” biraren azken emanaldia, Bilbon

Irungo seikoteak Animalia Lotsatuen Putzua diskoak ekarri duen kontzertu sorta luzearen azken emanaldia egingo du larunbatean, apirilak 27, Bilboko Kafe Antzokian. Gipuzkoarrekin batera Galiziako Unicornibot taldea izango da.

Taldearen hitzetan, “topikotzat hartuko baduzue ere, tarte honetan, toki eta jende berria ezagutzeko bai eta aurrez ezagun genituen leku eta lagunak agurtzeko parada izan dugu, gure barnean (apur bat) heltzeko, bidean topatu ditugunetatik ikasten jarraitzeko, eta musika egiteaz gozatzeko parada eman digu, une ezin hobe eta ahaztezinak biziaz”.

Orotara hiru urteko zikloa izan da Lisabörena, diskoaren prestaketa, grabazioa eta bira bildu dituena. Tarte horretan diskoak egundoko kritikak jaso ditu. Esaterako, Espainiako Rock De Lux aldizkarian 2011ko estatuko disko onena ere izendatu zuten. Aipatzekoa da ere, ziklo honetan Lisabori seigarren kide bat gehitu Joseba Ponce baxu jotzailea.

“Orain, disko bakoitzaren ostean egiten dugun moduan, ziklo berri batean sartuko gara, non epeak egunerokoak ahalbidetzen digunaren arabera beteko diren”.

Bestalde, Unicornibot galiziarrek 2012 grabatu zuten Dalle! Izenburuko bigarren lan instrumentala aurkeztuko dute Bilbon. Laukoteak Don Caballero eta antzeko rock matematiko-instrumentala jorratzen duten taldeen parean jar daiteke. Galiziarren webgunean ondoko deskripzioa jasotzen da: “Unicornibot mathrockalipsiaren lau zaldunak dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button