MUSIKA

Backyard Babies, Jim Jones eta Guadalupe Plata taldeak, WOP festibalean

Bihar, WOP jaialdiak rock eta blues doinuekin beteko ditu Bilboko Santa 27 aretoa, izan ere, Backyard Babies (Suedia), Jim Jones & The Righteous Mind (Erresuma Batua) eta Guadalupe Plata (Espainia) taldeek joko dute. Aurtengoa jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da.

Dregen eta Nicke Borg musikari suediarrek gidatutako egitasmoa da Backyard Babies, zeina oso ezaguna egin zen 2000ko hamarkadan izugarri zabaldu zen rock eskandinaviarraren ordezkari gisa, besteak beste, Hellacopters eta Gluecifer taldeekin batera. Guztira, 13 disko argitaratu dituzte suediarrek. Horien artean 1998an plazaratutako Total 13 da aipagarriena, zaleen kuttuna izaten jarraitzen baitu. Backyard Babiesek punk-rock amorruak bultzatutako hard-rock giroak eraikitzen ditu.

Bestalde, Jim Jones & The Righteous Mind banda britainiarra 2014an eratutako taldea da, The Jim Jones Revue taldea desegin eta berehala. Britainiarrek blues doinuetatik edaten dute doinu garaikide rock zaleak jotzen dituzte.

Azkenik, Guadalupe Plata Andaluziako Ubeda herrian eratutako hirukotea da. Blues zale amorratuak, maisuak dira eragin anglosaxoiak Espainiako hego aldeko tradizioarekin  nahasten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu