MUSIKA

Garik eta Josu Zabalak Hertzainaken lehen diskoaren 35. urteurrena ospatuko dute gaur Bilbon

Garik bere azken diskoa Beste denbora batean aurkeztuko du gaur, Bilboko Arriaga Antzokian, Maldanbera taldearekin batera. Horrekin batera, Hertzainaken lehen diskoaren 35. urteurrena ospatuko du, Josu Zabalaren laguntzaz.

Hertzainak lehen lan mitikoa omentzeko, hainbat lagun izango ditu ondoan Garik, tartean, Iñaki Anton Uoho, Marino Goñi edota Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak. Hala, besteak beste, Aitormena, Bi minutuero edo 564 abestiak entzungo dira Arriagan.

Garik Josu Zabala izango du konplize nagusi, berarekin aritu baitzen Hertzainaken. Halere, beste kolaboratzaile batzuk ere izango ditu oholtzan Hertzainak taldearen abeslari ohiak: Platero y Tu taldeko Iñaki Anton Uoho, WAS taldeko Jon Aguirrezabalaga, Balerdi Balerdin aritutako Marino Goñi edota Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak. Josu Zabalak eta bi bertsolariek, hain zuzen, 7 Eskale egitasmo musikala abiatu zuten 1994an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button