IKUS-ENTZUN

Euskalduna ontziolaren gatazka eta emakumeen borroka

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiak euskal ikus-entzunezko lanen sustapenaren aldeko apustua egin du beste behin. Larraitz Zuazo zuzendari bilbotarrak zuzenduko du Nosotras, mujeres de Euskalduna, eta ZINEBIk ekoitziko du dokumentala, ETBren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Lan horrek 1983 eta 1988 urteen artean Euskalduna ontziolak egin zuen borrokaren beste alde bat ikertuko du: Euskalduna Ontzioletako Emakumeek (AME) eginikoa. Emakumeen borroka 1984ko udazkenean hasi zen eta hantxe, ontziolan bertan, 24 orduko itxialdia egin zuten. Balio sinboliko handia zuen ekintza hark denboraren dimentsioa gainditu du, historiaren ikuspuntutik garrantzirik gabekoa dirudien arren. Erabat gizonezkoek osatutako ingurune hartan, emazte eta ama baino gehiago emakume izatearen eta norberaren burua emakume gisa aldarrikatzearen zailtasuna erakusten du lan horrek.

Territorios y Fronteras proiektuaren ekimenez dokumentalaren helburua desagertuz ari den Bilbo horren oroimenaren parte bat berreskuratzea da. Larraitz Zuazo zinegile bilbotarra zuzentzen ari da eta emaitza azaroaren 18tik 25era egingo den ZINEBIren hurrengo edizioan estreinatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button