BERTSOTAN

Bardoen finala larunbatean jokatuko da

Otsailaren 7an martxan jarri zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketa Lesakan amaituko da asteburu honetan. Lesakako final hori 17:00etan hasiko da, herriko frontoian.

Azken bi hilabeteotan Nafarroan barna 22 saio jokatu ostean, hiru taldek lortu dute finalerako sailkatzea: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze maldikoak eta Leitzako Harrapazank.

Bigarren fasetik pasatu diren hiru taldeak oholtza gainean  ere sartuko dira, guztira 9 bertsolari. Lepatanatuek 2 taldean Xabier Maia, Oier Amiano eta Kotte Plaza; Bertze maldikoak taldean, Aimar Karrika, Ainhoa Aranburu eta Oskar Sanz de Acedo, eta Harrapazank taldean, Migel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra eta Joanes Illarregi.

Era berean, hiru aurkezle izango ditu saioak, talde bakoitzetik bana: Fernando Anbustegi (Lepatanatuek 2); Miren Bidarte (Bertze maldikoak) eta Jon Oronoz (Harrapazank).

Hala, Bardoak ekimenean parte hartu duten taldeetako ordezkari banak epaituko dute saioa (13 kide osotara) eta entzuleen botoa ere kontutan hartuko da. Saioa amaituta, hainbat sari banatuko dira, ez soilik finalisten artean. Finala amaituta, triki-poteoa abiatuko da herrian barna. Eguna amaitzeko, afaria eginen da Lesakako Linddurrenborda sagardotegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button