MUSIKA

Elorrion Jazz Blues Jaialdiak eztanda egin du

Elorrion musikaz beterik dabiltza hil honetan Arriolako XXXIV. Jazz Blues Jaialdiari esker. Musika programa joan den astean hasi zen M&A Swing Machine, Xahu Quartet, The Wilson Organ Trio eta La Siggarta Blues Band taldeen kontzertuekin.

Aste honetan jaialdiaren bigarren txanda izango da. Hala, bihar, azaroak 16, 20:30ean eta Ateneon, Han elorriar hirukotearen hirugarren diskoaren aurkezpena izango da.
17an, Kinkfolk arituko da. Funk-fusion proiektu bat da Kinkfolk, estilo horretako errepertorioa lantzeko asmoz 2022aren hasieran Musikenen eratutako taldea. Konposizioak eurenak dira gehienbat, eta banda ospetsuen bertsioak ere sartzen dituzte tartean.
Larunbatean, South 61 arituko da 22:00etan, Ateneon. AEBetako musika beltzaz maiteminduta, zazpi musikari elkartu dira beren pasioa biziarazteko. Blues tradizional batetik abiatuz, taldea berehala Rhythm ‘n’ bluesera bideratu da. Bere entzuleei helarazi nahi dien guztia adierazten duen energia handiko abeslari batek gidatuta, South 61, horn section batekin aberastu da, saxo tenorra & altua bat eta harmonika batekin, Mississippiko meandroetara ahalik eta ondoen bidaiatzen laguntzeko.

Azkenik, igandean, azaroak 19, Erromintxelak taldearen txanda izango da. 20:00etan Portalekuan arituko da lau arrasatearrek eta bergarar batek sortu berri duten taldea. Urteak daramatzate bluesa elkarrekin inprobisatzen eta instrumentu akustikoak erabiltzen dituzte ikusleak dantzan jartzeko. Swing musika dantzagarrienean oinarrituta, gipsyarekin uztartutako abesti paregabeak eskainiko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button