LITERATURA

Augustin Zubikarai XX. Saria

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai sariaren XX. edizioa bideratu dute. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Beka 6.000 eurokoa da. Eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Parte-hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena (bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa); Idazlanaren lagina edo erakusgarria (hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa), ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; eta horretaz gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere bidali beharko dira.

Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000 karaktere gutxienez. Elkar argitaletxeak argitaratuko du idazlana, eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko dizkio egileari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu