MUSIKA

Perralobo post-punk talde valentziarrak Bilbon joko du

Perralobo bandak Grita cuando te quemes izenburuko estreinako lan luzea aurkeztuko du larunbatean, Bilboko Shake! areto berrian. Valentziarrekin batera, Hanged post-punk talde bilbotar gazteak joko du.

Olaf (gitarra eta koruak), Metal (baxua), Carre (sintetizadoreak), Stella (ahotsa) eta Toni (bateria) musikariek osatu zuten Perralobo 2015ean. Handik urtebetera, aurtengo ekainean hain justu, Grita cuando te quemes izenburuko estreinako disko luzea argitaratu zuten; hain zuzen, disko horretako kantuak aurkeztuko dituzte Bilbon.

Grabazio horretan after-punketik edaten duten bederatzi doinu bildu dituzte. Giro lanbrotsuak zabaltzen dituzten kantuak dira, hitz eklektikoekin eta hausnartzaileekin jantziak. Zuzenekoetan energia handia barreiatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button