MUSIKA

Animal Blues taldeak Ermuan joko du larunbatean

Iruñeko Animal Blues bandak Ermuako Lobiano kultur etxean joko du larunbatean, 20:00etatik aurrera.

Bostokote nafarrak estreinako diskoa argitaratu du. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “ñabarduran dago gakoa, bluesa, bere ezin konta ahala formetan, ikuspegi desberdinetatik interpretatu baitaiteke emozioari eta indarrari eutsita. Horixe bera da, hain zuen ere, Animal Blues taldeak izen berekoa duen aurreneko diskoan egin duena”.

Hala, diskoan askotariko estiloak nahastu ditu, beti ere, blues klasikoaren oinarria galdu barik. “Generoko betiko gaien birsorkuntza aparta, Rock, Jazz, Funk, Soul eta Bluesaren ildoko gainerako musika motek eragindako musikari eskarmentudun batzuen ikuspegitik interpretatuak lan hau ontzeko orduan”.

Hauxek osatzen dute taldea: Juanma Urrizak (bateria), Kike Arzak (baxua), Alejandro Mingotek (gitarra, lap steel-a) eta Jaime Alvarelosek (gitarra eta ahotsa). “Eskarmentu handiko lau musikari dira, diskoko abesti guzti-guztiak beren egiteko ageriko gaitasuna dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button