MUSIKA

Oathbreaker, Okkultokrati, Tooth eta Wife, Wombat Fest jaialdian

Gaur, Portugaleteko Groove aretoan, Wombat Fest 2016 jaialdiaren bigarren zatia egingo da. Hala, 19:30etik aurrera, estilo pisutsuak jorratzen dituzten lau talde igaroko dira lokal horretako agertokitik: Oathbreaker (Belgika), Okkultokrati (Norvegia), Tooth (Euskal Herria) eta Wife (Irlanda).

Hiru taldek lan berriak aurkeztuko dituzte: Okkultokratik Raspberry Dawn (Southern Lord), Oathbreakerrek Rheia (Deathwish Inc.) eta  Wifek lan homonimoa, Profound Lore diskoetxearen markapean.

Okkultokratik 1970eko hamarkadako rock klasikoa, punk zikina eta metal zertzeladak bildu ditu Raspberry Dawn lanean. Noizbehinka giro ilun eta hotzetan ere murgiltzen da taldea, dark wavetik edanez. Haust, Problems, Hombre Malo eta Sons Of Saturn taldeetan aritutako musikarien egitasmoa da.

Oathbreaker belgiarrek, berriz, black metak, hardcore eta post metal estiloko erritmoak uztartu dituzte Rheia lanean. Wife, bestalde, Altar Plagues taldeko James Kelly musikariaren proiektua da.

Amaitzeko, Gernikako Tooth taldeak Bi izenburuko bigarren lana plazaratu zuen iaz. Edorta Apraizek (gitarra eta ahotsa); Iker Romanek Mirri (baxua eta ahotsa) eta Pello Arzanegik (bateria) DUT, Lisabo edo Helmet taldeetatik edaten duen rock pisutsu eta zaratatsua jotzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button