MUSIKA

“Itsasargiak”, Izaki Gardenak pop-rock taldearen lehen urratsa

Akatu metal taldean arituriko Jon Basagurenen egitasmo berria da Izaki Gardenak. Atzo, Gasteizen Itsasargiak (Oihuka) izenburuko estreinako lana aurkeztu zuen.

Haatik, proiektu honetan metal estiloa baztertu, eta AEBetako country- rockean eta Erresuma Batuko pop estiloan murgildu da Basaguren, ondoan hainbat musikariren laguntza izan duelarik: Libe Garcia de Cortazar (Neubat, Sorkun), teklatuak; Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Sumisión City Blues, Joseba B. Lenoir), gitarra elektrikoa; Iker Fernandez (Akatu, Virenque), bateria, eta, azkenik, Eneko Leza (Khous, Virenque), baxua.

Basagurenek, berriz, elektrikoa eta akustikoa, perkusioa eta ahotsa jarri ditu disko honetarako idatzi dituen bost kantuetan. Doinuotan, AEBetako sustraiak eta Erresuma Batuko melodiak antzematen dira, Dylan eta The Smiths, Cash eta Coldplay. Hitzak, bestalde, nahikoa poetikoak dira.

Diskoa 2012ko irailean grabatu zuten, zuzenean, Nafarroako Aberin Road estudioan Iñaki Llarena teknikariaren laguntzarekin. Laster diskoa zuzenean aurkezten hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button