MUSIKA

Gabriel Arestiren kantuak eta poemak

Liburuaren egunaren harira, Arrasaten, makina bat kontu programatu dituzte. Gaur izango da Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz sortzaileek ondutakoa: Enplego zoriontsuago bat.

Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugu zer esaten duten ikusten ere. Eta, paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea. Haren poemak eta haren kantuak eskainiko dituzte euren ikuspegia ere aurkeztuz.

Apirilaren 23an, asteartean, Vanesa Gonzalez ipuin kontalariak Kukuak Kontu izeneko saioa burutuko du, eta 26an, Euskelelea ikuskizuna programatu dute.
Euskelelea euskarazko ipuin musikatu bat da, “Enrike Solinísek sortutako ideian eta instrumentu originalean oinarritzen da, euskelelean, alegia: material ekologikoz eta ekosistemarekiko errespetuz eraikitako pala itxurako ukelele modukoan. Eta horri gehitu egin behar zaio Juan Kruz Igerabide poeta eta idazlearen istorioa, entzuleak Euskal Herriko baso magiko batean kokatzen dituena, non Mari jainkosak laminek jolaserako erabiltzen duten pala musika-tresna oso berezi bihurtuko baitu: euskelele.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button