MUSIKA

Delorean eta Oreka TX, Joseba Irazoki eta Lagunak, Nacho Vegas eta Christina Rosenvinge, Santaspascuas jaialdian

Abenduaren 25ean, 28an, 29an, 30an eta urtarrilaren 4an, Santaspascuas jaialdia burutuko da Iruñeko hainbat tokitan. Rock independentearen oihartzunak entzungo dira egun horietan Nafarroako hiriburuan.

Hala, abenduaren 25ean, Galiziako Novedades Carminha garage-punk taldeak joko du. Galiziarrekin batera, The Mani-las eta Ángel Stanich arituko dira. The Mani-Las taldea eskarmentudun musikariek osatzen dute: Maika Makovski, abeslaria eta gitarra, Mariana Perez, bateria (Sonic Trash, Rubia eta Cora Bloom) eta Olaia Bloomm, gitarra (Las Culebras eta Cora Bloom). Hirukoteak 1960ko hamarkadatik edaten duen garage-rocka jotzen du.

Abenduaren 28n, Nacho Vegas musikari asturiarrak Violética izenburuko lan berria aurkeztuko du, Baluarte aretoan. Diskoa sekulako kritikak jasotzen ari da.

Abenduaren 29an, Yung Beef eta Moisés no duerme y Los Noctámbulos taldeek joko dute Zentral aretoan. Abenduaren 30ean, Delorean eta Oreka TX arituko dira elkarrekin Baluarten. Zarauzko talde elektronikoa bere ibilbidearen amaierara iritsi da, eta azken kontzertuak egiten ematen ari da. Deloreanek iaz argitaratutako Mikel Laboa (Elkar, 2017) diskoa izango dute ardatz. Delorean eta Oreka TX taldeekin batera, Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira. Azken horrek Zu al zara izenburuko disko berria aurkeztuko du.

Amaitzeko, urtarrilaren 4an, Baluarten, Estatuko bi musikari laudatuenetarikoak izango dira: Niño de Elche (flamenko garaikidea) eta Christina Rosenvinge (indie pop).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button