BERTSOTAN

Aste honetarako bertso-saioak Araban

Oso puntual, Arabako Bertsozale Elkarteko lagunek, lurralde horretan dauden saioen gaineko informazioa bidaltzen digute beti.

Hala, bihar, osteguna, Gasteizeko Al Andalus jatetxean eta Errotako Jai Batzordeak antolatuta, bertso-afaria duzue 20:00etan, Julen Zulaika, Iñaki Viñaspre eta Ruben Sanchez bertsolariekin.

Eta igandean, eta Araiako Jai Batzordeak antolatuta, bertso-poteoa egingo da herriko plazan, 13:00etan. Geroago, bertso-bazkaria etorriko da, 15:00etan, arkupetan, Iker Agirre eta Xabi Igoa bertsolariekin.

Bestelako hitzorduak ikusteko hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu