IKUS-ENTZUN

“Zinemaldia.cat” aste honetan hasiko da

Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia.cat jaialdiaren 13. edizioa abiaraziko du aste honetan.  Otsailaren 8tik 18ra, bederatzi euskal film pantailaratuko dituzte Cinemes Girona aretoan.

Film gehienak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Katalunian, eta tartean, sari dezente irabazi dituen Handia filma ere pantailaratuko da.
Dokumentalen programazioa honako izango da: otsailaren 9an, 20:00etan, Sitio distinto (Davide Cabaleiro, 2017); otsailaren 10ean, 20:00etan, Volar (Bertha Gaztelumendi, 2017); otsailaren 16an, 20:00etan, Deixar anar/Utzi joaten (Eneko Dorronsoro, 2017); otsailaren 17an, 20:00etan, Converso (David Arratibel, 2017); otsailaren 18an, 20:00etan, Elkarrekin Together (Migueltxo Molina , Pablo Iraburueta Igor Otxoa, 2017).

Fikzioaren barruan honako tituluak ikusiko dira: otsailaren 8an, 20:00etan, Handia (Jon Garañoren eta Aitor Arregi, 2017); otsailaren 9an, 20:00etan, Non (Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchs, 2017); otsailaren 10ean, 22:00etan, Bi Txirula (Iñigo Garcia Agirrezabalaga, 2017); otsailaren 17an, 22:00etan Errementari (Paul Urkijo, 2017).

Informazio guztia Zinemaldia.cat atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button