LITERATURA

Aste honetan hiru liburu berri dituzue Booktegi plataforman

Booktegi plataformak asteroko uzta bildu du. Batetik, Boccaccioren Masetto Lamporecciokoa, Matias Mugicak itzulita, eta Josu Zabaletaren hitzaurreak lagunduta. Bestetik, Joseba Aurkenerena Barandiaranen Axularren itzala ipuin-liburua. Eta, azkenik, Mark Twainen Tom Sawyer, detektibe.

Boccacciok sorturiko Masetto Lamporecciokoa mutua dela itxura egin eta moja komentu bateko baratzezain egiten da, eta moja guztiak elkarrekin borrokan dabiltza harekin oheratzeko…

Axularren itzala  izeneko liburuan agertzen diren hogei ipuinak euskal unibertsoan garatzen dira, garai eta herrialde ezberdinetan. Badira XIX. mendean, aro napoleonikoaren zorigaiztoko garai haietan gauzatzen direnak, XX. mendean gertatu zirenak edota gerta zitezkeenak, eta baita XXI. mende berri honetakoak ere.

Tom Sawyer pertsonai famatuaren gaineko idatzia da azkena. “Haurrak geroari begira jarri eta udaldia oso urruti dagoela konturatzen direnean, izugarri aspertzen dira etxean. Hori bai: orduan intzirika eta kopetilun egon ohi dira. Bada zerbait kezkatzen dituena, baina ez dakite zer. Nahigabetu, larritu egiten dira. Eta pentsaketa isiletan pasatzen dute denbora…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu