ARTEA

Arkitektura astea Donostian

Urriko lehen astelehenean ospatzen da Arkitekturaren Mundu Eguna eta hori dela eta, urriko bigarren aste horretan, Donostiako hainbat erakundek hirigintza eta arkitekturaren inguruan jarduerak antolatu dituzte. Erakusketa, bisita, lantegi eta hitzaldiek osatuko dute arkitektura astearen egitaraua.

Atari arkitektura-elkarteak Hiri Sub/Bertsioak jaialdia antolatu du bigarrenez, eta aurten Ber kontzeptua izango da jaialdiaren ardatza: berreraikuntza, birgaitzea, berrerabilketa, berbaliotzea …
Arkitektura eta jasangarritasunaren inguruko erakusketa batek, hainbat hitzaldik, hiriko zenbait espazio publikotara egingo diren bisitek eta kalean barna egingo diren beste jarduera batzuk osatuko dute programa.

Tabakalerak, bestalde, Hiria eta bestelako politikak izeneko egitaraua antolatu du. Proposamen hau espazio publikoaren eta bere erabileraren inguruko ikerketa eta gogoetan oinarritzen den Trans¨itoak proiektuaren baitan kokatzen da.

Honen kariaz ere, Euskal Herriko Arkitektura Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako delegazioak ere egitarau oparoa atondu du. Ardatz nagusia hiru urtez behin Euskadin eta Nafarroan egindako lanik onenak saritzen dituen Coavn Sariak erakusketa ibiltaria izango da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button