BERTSOTAN

Bertsolariak eta teknologia berriak

AlhóndigaBilbaok bertso saio bat antolatu du non bertsolariek entzuleekin jardungo duten, teknologia berrien bitartez. Saioa, urriaren 20an izango da, 20:00etan.

Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Onintza Enbeita bertsolariek hartuko dute parte ekimen berezi honetan. Bertsolariek bertsoak egingo dituzte, jendeak emanaldian modu aktiboan parte hartzen duen bitartean teknologia berrien bitartez; horrela, entzuleak saioaren parte-hartzaile zuzen bihurtuko dira.

Bertso saio honen helburua da teknologia berriek nola eta zer neurritaraino eragin dezaketen bertsoak sortzeko ohiko eran.

Alondegiako Bastida Aretoan burutuko da saioa, bihar, urriak 20, 20:00etan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button