BERTSOTAN

Aurre-kanporaketak jokatu dira Araba aldean

Asteburu honetan jokatu dira Saratxon, 2013ko Arabako bertsolari txapelketarako azken bi aurre-kanporaketak.
Guztira sei saio izan dira eta bertan 31 bertsolarik parte hartu dute. Txapelketako kanporaketetara sailkatuko diren 12 bertsolariak aukeratu dira.

Kronika ederra bidali digute Arabatik elkartekideok: “Giro goxoa izan da 6 saioetan bai bertsolarien artean, eta baita entzuleen artean ere.
Lehen saioa Etxabarri Urtupiñan hasi zen eta saio horretatik Orlando Arreitunaindia, Unai Bengoetxea, Iker Pastor eta Beñat Oribe sailkatu ziren. Bigarren saioa Irailaren 15ean izan zen Izarran eta, bertan, Iker Olabarrieta, Jon Ruiz de Pinedo, Maialen Saez de Okariz eta Jagoba Apaolaza sailkatu ziren.

Horiekin batera eta azken aurre-kanporaketetan txapelketarako txartela lortu duten beste lau bertsolariak Paula Amilburu, Xabi Lopez de Santiago, Iñaki Tena eta Maria Izaga izan dira. Saio honekin finkatuta geratu dira beraz 2013ko Arabako Bertsolari txapelketan kantatuko duten 30 bertsolariak”.

Dakizuenez, txapelketa 2013ko urtarrilean abiatuko da eta finala martxoaren 16ean izango da Gasteizko Printzipal Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button