MUSIKA

Perlak eta Norte Apache, Durangoko “Kantuaren Kantoia” berbaldi musikatuetan

Durangoko Plateruena aretoan urtero egin ohi den Kantuaren Kantoia berbaldi musikatuen programaren baitan, bi hitzordu egingo dira azaroaren 11n, Perlak eta 18an, Norte Apache. Solasaldiok Jonan Hernandez kazetariak gidatuko ditu, eta 19:30ean hasiko dira.

Perlak Zarauzko post-punk banda gaztea da. Oihane (ahotsa, gitarra, teklatua, koroak), Maite (ahotsa, gitarra, teklatua, koroak), Patxi (ahotsa, baxua, teklatua, koroak) eta Ilargik (bateria, koroak) zazpi kantuko estreinako lan homonimoa grabatu dute, Aitor Abio teknikariaren zuzendaritzapean. Oraintsu, Elkar argitaletxeak plazaratutako Elkar Estudioa Sesioak CDaren bigarren bilduman ere parte hartu dute.

Norte Apache, berriz, hip hop kulturaren itzalean eratutako egitasmoa da. Bada, rap talde bizkaitarra isilik egon da tarte luzez, eta isilaldi horren ondotik kementsu etorri da bueltan, izan ere, maiatzean, bideoklip berria sareratu zuen, eta oraintsu, Juanito Laburra CD berria ere plazaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button