MUSIKA

Bob Dylan berrikusia

Audience taldearen disko berriarekin Bob Dylan omendu nahi izan dute. Lan berriaren titulua Bob Dylan berrikusia da. Disko hori taldearen hamargarren lan luzea da, eta Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute bihar, hilak 4, 21:30ean egingo duten kontzertuan. Audienceren lan horretan, XX. mendeko musika popularraren ikono handienaren bederatzi abesti jasotzen dira.

Lan berri horretako hitzak Xabier Payak egindako Bob Dylan. 100 kantu liburutik hartuak dira. Xabier Payak itzulitako laneko protagonista XX. mende osoko musika herrikoian eragin handieneko sortzailea da, bai konposatzaile, bai interprete, bai letragile gisa. Folketik rockera, countryetik eta beste hainbat estilotatik pasatuz, 600 kanta baino gehiago sortu ditu. Haren balio literarioa aitortu zion Suediako Akademiak Nobel saria emanez, eta gaur egun, euskaraz eskaintzen da edizio elebidunean, AEDrekin antolaturiko Jokin Zaitegi bekari eta Xabier Payaren itzulpenari esker.

Biharko kontzertuan diskoa aurkezteaz gain, beren ibilbide osoaren errepaso bat egingo dute, hasieratik gaur egunera arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button