MUSIKA

“Zuia Euskaraz Eguna” ekimenean, Willis Drummond taldearen kontzertua

Ekainaren 24an, Zuia Euskaraz Eguna ekimena antolatu da Murgian, beti ere, euskaraz, auzolanean, eta kulturarekin gozatzeko helburuz.

Egitarauaren barruan hainbat kontu gozagarri programatu dituzte. Adibidez, 12:00etan, Amaia Bonoren eskutik, Belarriprest ikuskizuna izango da Murgiako batzarraren egoitzan. Proiektu hori ikasketa prozesu bat da: identitatea, itzulpena, akatsa, kultura, hitzak, biografia… Hori guztia euskaldun berrien kontakizunetik eta hizkuntzaren azterketatik abiatuta. Amaia Bono Arte Dramatikoko ikasketak eginak ditu, Praktika Eszenikoa eta Kultura Bisuala Masterra UCLMn ere, eta Generoan eta Ikasketa Kulturaletan aditua NUPen eta Gizarte Hezkuntzan graduatua UNEDen. Gaur egun, ekoizpen, sorkuntza eta ikerketa metodo konbentzionalak zalantzan jarriko dituzten lengoaia eszeniko berrien bilaketan jartzen du arreta.

Eguerdian, Lander eta Zelaietatarrak taldearekin kale-animazioa egongo da, herri bazkaria hasi baino lehen. Ohi den bezala, bazkalostean, bertso- eta kantu-saioa izango da Xabi Igoa eta Peru Abarrategi bertsolarekin, eta Lander eta zelaietatarrak taldearekin.

Arratsaldean, eta Atrikipunk taldearen emanaldiaren ondoren, 21:00etan, Willis Drummond talde potenteak kontzertua eskainiko du. Hala Ere da taldearen azken lana: “Diska horrentzat, zerbait berri nahi genuen, eta mandarina hori inposatu da, izen bera daraman kantaren lehen hitzetan agertzen baita. Hautu estetikoa baino haratago”. Lan horretan, aipatzen diren gaiei irudia ematen die: “gero ta krisi ekologiko eta soziala gehiago bizitzen dituen sistema akitu baten zentzugabekeria eta zentzugabekeria horrek sortzen dituen ezintasun eta galtze sentimenduak edota etengabeko galdezkatzeak (mandarina, gauzak, jostaleku ala infernu ). Horren ondorioz, denok, mundua aldatu nahi genukenok ere bai, kontraesanez betetzen gira. Diskaren tituluak kontraesan hauek laburbildu nahi ditu : Hala Ere.”

Gozatu egunaz, euskaraz!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button