IKUS-ENTZUN

“Musika eta Dokumentala Bidegurutzean”

Dokumental Musikalak: Musika eta Dokumentala Bidegurutzean izeneko saioa gidatuko du Fermin Muguruza musikari ospetsuak, azaroaren 18tik 21era, Bilboko Campos Elíseos antzokian.

Ikastaroa 15 urte gorakoentzat zuzenduta egongo da eta bertan, historikoki zinema zuzendarien trataera ezberdinak errepasatzea eta aztertzea da xedea.

Hortaz, lehen saioan, dokumental musikalen iragana eta generoaren zuzendari esanguratsuenen obren analisia egingo da, tartean, D.A. Pennebaker, Jean-Luc Godard, Jim Jarmusch, Jonathan Demme eta Julien Temple aztertuz.

Bigarren saioan, Checkpoint Rock filma eta Next Music Station serieaz ere arituko da. Lan metodologiari, eraginkortasun teknikari eta zuzendaritzari begirada botako zaie.

Zuloak egitasmoa hirugarren saioaren ardatza izango da, tartean, No More Tour 2013 horren ingurukoak ere bai.

Azken saioan, dokumental musikalaren oraina eta komunikatzeko bide berriak aztertuko dituzte bertaratutakoek.

Matrikulazio egiteko epea azaroaren 14an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button