MUSIKA

Etxekalte taldearen azken lana eta Aztarnak proiektua kalean

Etxekalte taldeak oraingo udaberrian kaleratuko du lehenengo LPa Nor da Norbera? izenpean. Elkar estudioetan grabatua eta ekoiztua Victor Sanchezen eskutik.

Galdera horri erantzuna ematen baino gehiago, galdera horren inguruan hitz egiten saiatzen dira diskoko 10 kantuak. Bakoitzak ikuspuntu bat jorratzen du, eta elkarrekin prozesu bat aurkezten du, batak bestearekiko zubiak eraikiz.
Soinu aldetik kantuek estudiora orduko zuten dinamika eta energia errespetatzen saiatu dira. Hala ere, esperimentaziorako tartea eduki dute, beraien soinu propio baten bilaketan aurrerapauso batzuk emanez.

Beste aldetik, Marina Beheretche & Ezekiel kolektiboak sorturiko proiektua, Aztarnak, arbasoen ondarean murgiltzeko proposamena da. Obra berriak, mitologian, kantuetan, dantzetan, ipuinetan eta elezaharretan oinarrituak, bidaia mistikoa egiteko eta pertsonaia misteriotsuz betetako bazter liluragarriak deskubritzeko.  Proiektu paregabea, ikuspegi estetikoak eta arte ezberdinak nahasten dituena. Taldean makina bat musikari: Marina Beheretche, Joachim Bouillier, Aude Fade, Emmanuelle Bacquet, Emeline Bouillier, Vincent Planès, Mixel Etxekopar, Paxkalin Chabaño, Paxkaxkal Indo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button