MUSIKA

Kherau taldeak “Phrolck” disko berria kaleratu du

Kherau talde bizkaitarrak disko bi argitaratu ditu: Munduan Ortozik (2010) eta Aukhera (2014). Kaleraturiko azken lana Phrolck da, eta bertan blues, gospel edo countryaren ukitua nabaria da, taldearen soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. Izan ere, bandako kideek kanta herrikoiak eta ezagunak ere moldatu dituzte disko honetako, hala nola Bermeoko portuan izenekoa.

Taldeak euskarazko folk garaikidea jorratzen du tradiziozko tresnak erabiliz, nazioarteko folklorearen iturrietatik edanez eta herri bertso sortak zein eurek sortutako testuak nahastuz. Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak dira, malenkoniatsu edo festarako aproposak baina inoiz baino zainduagoak.

Argitaletxeak (Elkar) adierazi duen moduan: “urte hauetan zehar, publikoaren arreta eta kritikaren begirunea  lortu dituzte. Tradizio eta berrikuntza uztartzeko asmotan, lehenengo urratsetatik mantendu izan dute herri kantutegiaren eta propio sorturiko abestien arteko oreka, betiere, lehenengoei interpretazio garaikidea ematen dietelarik eta bigarrenetan pop edo rock estiloko egiturak jorratzen dituztelarik nazioarteko zein jatorrizko hainbat musika-tresna erabiliz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button