MUSIKA

Boogie dantzazaleentzako kontzertua, Ermuan

Nirek Mokar & His Boogie Messengers izeneko taldea Ermua bisitatu, eta bertako Lobiano kultur gunean kontzertu dantzagarria eskainiko du. Hitzordua otsailaren 25ean izango da, 20:00 hasita. Ikuskizuna hasita abiada bizian etorriko dira abestiak, jazzaren swing estandarra rock & roll eta boogie-woogie erritmoekin konbinatuz.

Nirek Mokar hogei urte dituen paristar adur onekoak boogie-woogie handi guztiak entzun eta jotzen ikusi ahal izan zituen aitak lan egiten zuen Paris Boogie Speakeasy aretoan. Blues, swing eta rock&rollaz maitemindurik, pianoa bere kabuz ikasteari ekin zion egunero eskolako lanak amaitutakoan.
Bere heldutasun harrigarriak eta bere swing bikainak berehala bihurtu zuten Paris osoko boogie zaletuen interpreterik gogokoena. Berehala grabatu zuen lehen diskoa, eta musikari zaildu zaharrak liluratu zituen. Ordutik hona boogie-woogiearen mirari frantses hau erakutsi, lagundu eta babesten dute.

Egun horretako kontzertuan, taula gainean, Nirek Mokar (pianoa), Iker Piris (gitarra), Martí Elias (bateria) eta Freddy Muñoz (baxua) bilduko dira.

Dantzazaleak zorioneko daude!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button