BERTSOTAN

Uribe Kostako finala zapatuan, Algortan

Algortako Fadura kiroldegiko aretoan jokatuko da zapatuan, maiatzaren 24an, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako Finala. Saioa 17:30etan hasiko da  eta hortxe kantatuko duten bertsolariak honakoak izango dira:Arrate Illaro Etxebarria, Imanol Uria Albizuri, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Josu Landeta Egurrola eta Peio Arondo Barandiaran.

Falta den azken saioa, Enkarterri/Ezkerraldea da; hori, maiatzaren 31an jokatuko da Zallan, 17:30ean. Horretantxe Aitor Arrutia Azkueta, Aitziber Bengoetxea Uribe, Ander Ucelay Aristi, Idoia Anzorandia Kareaga, Ion Barrocal Besga eta Nuria Cortada Ibañez arituko dira norgehiakoka.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button