MUSIKA

Euskarazko musika, Bilboko lehenengo barrutian

Bilboko Deustu eta San Inazio auzoak hartzen dituen lehenengo barrutian, Euskarazko Musika programarekin gozatzeko parada izango da hil honetan. Hasteko, ostegunean, ekainak 5, Gibelurdinek folk talde izango da Ramon y Cajal kalean, 19:30ean.

Gibelurdinek Algorta aldetik datorren folk talde da; Fredi Paia bertsolariak zuzenduak, mundu osoko folk kantuak bereak egin, eta errepertorio koloretsua bezain festa zalea jotzen dute, hitz ironiko eta zorrotzekin jantzia. Disko bakarra dute plazaratuta.

Ekainean, beste lau hitzordu izango dira aipatutako lehenengo barruti horretan: 12an, Josu Bergarak joko du, Deustuko Udaltegian, 19:30ean; egun berean, baina Salesianos elizan, San Inazioko Abesbatza arituko da; 19an, Deustuko itsasadarraren parean dagoen Hacerian, Euskaljazz Konnection ikuskizuna izango da, 19:30ean; eta, azkenik, ekainaren 26an, Estankona izango da San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxean.

Iragan azaroan plazaratu zuen Estankona musikari bizkaitarrak bere bigarren lana: Fruitua (Baga Biga). Gasteizko Sonora estudioetan grabatutako lana da, Iñaki Alonso teknikariaren laguntzarekin. Ondoan, konfiantzazko musikarik izan ditu: Itxaso Etxebeste (baxua) eta Jimmy Arrabit (bateria). Biak ala biak aurreneko diskoan ere parte hartu zuten, eta zuzenekoetan ere aritzen dira Estankonarekin.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button