MUSIKA

Bilbao BBK Live jaialdiaren “Herrian Mungia”

Herrian Mungia ekimeneko programazioari esker herri horretako kaleak musikaz beteko dira, bertan makina bat talde arituko baitira. Aurreko larunbatean 1.500 lagun baino gehiago bildu ziren Herrian Lekeitio ekimen arrakastatsuan, eta orain, Mungian izango da festa. Gainera, emanaldi guztiak egunez eta doan izango dira.

Ekimenaren xedea zuzeneko musika publiko guztiengana hurbiltzea da: “Ekimenaren helburua esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren nahiz kultur aberastasunaren katalizatzaile bihur dadin”.

Hala, 13:00etatik 23:00etara bitarte, herrian sakabanatutako hiru agertokitan (Matxin Enparantzan, Foruen Plazako Kioskoan eta Uriguen Parkean) 14 artista arituko dira, musikari berriak eta ibilbide luzeko artistak uztartuta.

Beteranoen artean, Lendakaris Muertos punkiak, Sex Museum rockeroak, Potato gasteiztarrak, Los Niños Jesús, Los Saxos del Averno, Ezpalak talde gipuzkoarra, eta abar daude. Eta ezin ahaztu artista urbano potenteak eta gazteak ere, hala nola Ben Yart, Bengo eta EZEZEZ.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button