MUSIKA

Bill Evans & Dean Brown Band, Dianne Reeves eta Chucho Valdés , Getxoko Jazzaldian

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra egingo da Getxoko 41. Nazioarteko Jazzaldia. Aurten, Bill Evans & Dean Brown Band, Dianne Reeves eta Chucho Valdés izango dira izen nagusiak. Hiru horiei Andrzej Olejniczak Quartet eta Christian Scott Quintet gehituko zaizkie. Kontzertu nagusiok Algortako Biotz Alai plazan egingo dira.

Horrekin batera, bestelako ekitaldiak ere izango dira: taldeen lehiaketa, umeentzako kontzertuak, Hirugarren Milurtekoa atala eta jam-session-ak.

Hala, ekainaren 28an, Andrzej Olejniczak Quartet arituko da Algortako Biotz Alai plazan; 29an, Christian Scott Quintet; 30ean, Bill Evans & Dean Brown Band; uztailaren 1ean, Dianne Reeves; eta azkenik, 2an, Chucho Valdés. Emanaldi guztietan taldeen lehiaketan parte hartze duen talde batek joko du.

Hirugarren Milurtekoa atalean, bestalde, hauexek joko dute, Algortako Geltokia plazan: 28an, Ana Bejerano Concept (Euskal Herria); 29an, Alberto Arteta Group (Euskal Herria); 30ean, Daahoud Salim Quintet, B-Jazz jazzaldiaren Talde Lehiaketaren irabazlea; 1ean, Giulia Valle Trío (Kataluña), eta 2an, The Machetazo (Madrid).

Algortako Geltokia plaza horretan, gainera, haurrentzako bi kontzertu izango dira, 13:00etan: uztailaren 1ean, Andrés Isasi Musika Eskola Gazte Sextet (Getxo), eta 2an, El viaje de Emma (Asturias).

Amaitzeko, gogoratu Algortako The Piper’s Irish Pub tabernan jam-session-ak izango dira.

Informazio gehiago: getxo.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button