MUSIKA

Txuma Murugarrenek kontzertua egingo du Bilboko Kafe Antzokian

Duela urte batzuk Txuma Murugarrenek Zerbait ari da gertatzen, hor (Gaztelupeko Hotsak) diskoa kaleratu zuen. Txumak disko rockzalea egin zuen, Velvet Underground eta Lou Reed musikariaren itzalpean. Gaztelupeko Hotsak zigiluaren arabera, “Power poparen eta post-rockaren oihartzunak (Apurrak galtzetan), blues gaurkotua (Bagoaz hemendik), hiriko klub batetik aterea dirudien pop-rocka (Egun handia eta Uda usaina; biak Audienceko Gaizka Isunzarekin kantatuz, eta baxu eta haize instrumentuen ahaire sendoarekin lehenengoan)… eta diskoari amaia ematen dion Poz biribila pop soilekoa”.

Geroago etorri ziren Marmokak eta Itsas Izarrak (Singlea – 2018, Gaztelupeko Hotsak), eta oraingo hau, Gautegia (2023, Gaztelupeko Hotsak).

Azken berri horretan, Nick Cave-rekiko mirespen eta lilura azaltzeko, Caven hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe, euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa) Miguel Ramirez (gitarra, baxua), Oriol Flores (Bateria) eta Angel Unzu (gitarrak) bere Bad Seeds partikular bilakatu  ditu. Eta hala, haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuta, dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo eta era berean guztiz pertsonal eskainiko dituzte.

Gautegia  Txumaren diskografiaren mugarri da orain, bai eta gaurtik aurrera ere. Lan beri hori, bihar, hilak 1, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du, 20:15etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button