IKUS-ENTZUN

Argentinako zine zuzendariak protagonista

Donostiako Emakumeen Etxea Elkarteak antolatuta, urriaren 14, 15, eta 16an, VIII. Jardunaldiak Emakumeek Egindako Zinemaz izeneko zikloa gauzatuko da. Aurtengo protagonistak zuzendari argentinarrak izango dira.

Maria Luisa Bemberg, Lucrecia Martel eta Lucia Puenzo zinegileen pelikulak proiektatuko dira Donostiako Antzoki Zaharran, 19:00etan.

Gaur bertan, Maria Luisa Bemberg (Buenos Aires, 1922-1995) zuzendariaren Yo la peor de todas izeneko filma pantailaratuko dute. Assumpta Serna, Dominique Sanda, Héctor Alterio, Lautaro Murua, eta Graciela Araujo dira film horretako aktoreak.
Zuzendariaren esanetan: “…nire pertsonaiak emakume arau hausleak dira, zeren eta transgresioa askatasunaren adierazte modu bat baita…”.

Biharko saioan, Lucrecia Martel (Salta ,1966) zuzendariaren La Ciénaga filma pantailaratuko da.  “…moralaren deusestatzea aurkezten dut, eta beraz  beharrezkotzat jo dut narrazioaren bilbea desjostea, eta ikusleengan kezka sortzea…”

Azkenik, asteazkenean, Lucia Puenzo ( Buenos Aires, 1976 ) egilearen  XXY filma ikusiko da. “…, faltsuki argiak ikusten dituzten nerabe horiek gustatzen zaizkit, etorkizunari begira bilatzen dabiltzan gazte horiek”.

Informazio gehigarria hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button