MUSIKA

Red Fang estatubatuarren metal eta stoner erritmoak Mogambon

Portland hiriko Red Fang taldeak Donostian dagoen Mogambo aretoan joko du larunbatean, hilak 21. Laukoteak stoner kutsuko metal garaikidea jorratzen du. Estatubatuarrekin batera Donostiako Yemen-Ra banda izango da. Gipuzkoarrek stoner-a, metala eta psikodelia uztartzen dituzte.

Red Fang laukoteak metal esparruko zale eta hedabideen arreta piztu zuen Sargent House Records zigiluak argitaraturiko estreinako lan homonimoari esker. Arrakasta horren ondorioz hainbat jaialditan jo dute metal zale bizardun hauek, tartean, Hellfest, Metalliance, eta Mayhem jaialdietan. Jaialdi horietan, gainera, metal eszena garaikdieko talde garrantzitsuenekin jo dute, hala nola, Godsmack, Disturbed, eta Dillinger Scape Plan koadrilekin.

Hainbat hilabetetan birak egiten izan ondoren, Relapse Records zigilu prestigiotsuak bere katalogoan sartu ditu. Horrela, Red Fangek Murder The Mountains diskoa argitaratu zuen Relapesekin. Diskoa Mastodon taldearekin aurkezten aritu dira AEBetan eta Europan barrena.

Larunbatean, Donostiako Mogambon izango dira metal zaleen burmuinak zartarazten. Estatubatuarren aurretik Yemen-Ra donostiarrek joko dute. Emanaldia 22:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button