ESZENA

Kukai taldearen eta Marcos Morau koreografoaren “Oskara” ikuskizuna, Tolosan

Kukai konpainiaren eta La Veronal taldearen sortzaile Marcos Morauren elkarlanetik sortu da Oskara egitasmoa. Bada, ostiralean, Tolosako Leidor Antzokian taularatuko dute; emanaldia XIII. Dantza Zirkuituaren baitan egingo da.

Zirkuituaren arabera, “koreografiak euskal kulturari lotutako pasadizo eta mito batzuk lantzen ditu, sortu zirenetik gaur egunera”.

Dantza-ikuskizuna instalazio baten antzekoa da, euskal kulturaren eta mitoen inguruan ardazten dena. Hori dela eta, sinbolo eta ikonografiaz josita dago, zeinek “ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten”.

Obrak “giza esperientziaren historia” biltzen du. “Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, hizkuntza batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio zentzu sentsorial bat”.

Europako koreografo prestigiotsuenetarikoa da Marcos Morau; 2013an, hain justu, Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen. 2005ean, halaber, La Veronal eratu zuen, “dantza, zinema, literatura eta argazkilaritzatik etorritako artistak biltzen duen kolektiboa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button