LITERATURA

Ardoari eta bizitzari eskainitako emanaldia

Harkaitz Canok eta Maite Arroitajauregi Mursegok ardoari eta bizitzari eskainitako kantu eta poesia emanaldia eskainiko dute, zapatuan, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean: Porto.

Portok ardoari egiten dio erreferentzia eta ardoa da artista biek, aitzakia gisa, egungo bizitzaren inguruko ikuspegi lirikoa eta umorez betetakoa eskaintzeko erabiliko duten sinboloa, Fernando Pessoaren, Charles Baudelaireren, Rafa Berrioren eta beste egile batzuen poemak eta abestiak uztartuz, beren beregi egindako konposizio lanekin eta Mursego beraren inprobisazioekin batera. Artistak horretarako duen trebezia da zuzeneko bere emanaldien ezaugarri nagusietakoa.

Poeten inspirazioarekin askotan erlazionatu izan da ardoa, Baco jainkoarengandik hasi eta gaur egunera arte. In vino veritas, dio antzinako atsotitzak. Baina, umorerik gabe, zertarako balio du egiak?

Bi sortzaile handien arteko lankidetzatik sortutako kantu eta spoken poetry nahasketa da gaubeila horretara hurbiltzen direnek zain izango dutena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu