MUSIKA

“Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka” erakusketaren deialdia egin du Bilboko Udalak

Bilboko Udalak Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka erakusketaren 32. edizioan izena emateko epea zabaldu du. Bilboko Udalaren arabera, “lehiaketa hori topaketa lekua izan da Bizkaiko musikarientzat eta gaur egun ospetsuak diren talde ugari aritu izan dira bertan”.

Ekimenean parte hartu nahi duten Bizkaiko taldeek www.bilbao.eus  webgunean eman beharko dute izena, ekainaren 25a baino lehen. “Taldeek Bizkaikoak izan behar dute; gutxienez kide bat eduki behar dute Lurralde Historikoan erroldatuta. Metalaren eta pop-rockaren barruko estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Andrazkoek osatutako taldeek eta euskaraz egindako lanek arreta berezia izango dute aukeraketa egiten denean”.  Bandek lau kantu original aurkeztu beharko dituzte.

“Urteotan 2.000 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 326 talde aritu dira Aste Nagusian. Aurten abuztuaren 19a eta 27a bitartean izango da”. 1985ean egin zen lehen edizioa,  Bizkaiko taldeei laguntza emateko, eta harrezkeroztik izen handiko taldeak igaro dira bertatik: Platero y Tú, We Are Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz edo Athom Rumba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button