MUSIKA

Oroimen historiko ardatz “Udagoieneko Ostera Hegan” musika zirkuituan

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloak Mikel Urdangarin, Xamanak taldea eta Olatz Salvador bilduko ditu hiru asteburutan oholtza gainean.

Azaroaren 12tik aurrera eta Bizkaiako hiru toki enblematikotan (Otxandioko Andikona Plaza, Barakaldoko Munoa Jauregia eta Saturraraneko Pasabidea) grabatutako hiru kontzertu akustiko eskainiko dira online dohainik udagoienekoostera.eus webgunean.

Joan den urtean, osasun egoeraren ondorioz Udagoieneko Ostera zirkuitua berezia izan zen eta aurrez-aurreko ikuskizunak programatu beharrean, hainbat kontzertu grabatu ziren horiexek eskaintzeko asmoz. Guztira, Bizkaiko hiru foru museotan grabatutako hiru kontzertu akustiko eskaini ziren ekimenaren webgunearen bitartez. Kontzertuotan Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak izan ziren protagonistak.

Aurten musika eta memoria historikoa uztartu nahian Udagoieneko Ostera Hegan 2021eko kontzertu zikloa berezia izango da, izan ere, Bizkaiko hiru gune esanguratsutan eskainiko dira kontzertuok: Otxandioko Andikona Plazan (Mikel Urdangarin), Barakaldoko Munoa Jauregian (Xamanak) eta Ondarroako Saturrarango kartelaren parean (Olatz Salvador).

Sortzaile horien doinuak sinbolismoz betetako ekimenaren bidez iraganeko pasadizo lazgarrietara hegan egitera gonbidatuko ditu ikusleak. Hortaz, aurtengo Udagoieneko Osterak atzo gertatukoa ez dezagun ez gaur ez bihar ahantzi nahi du.

Gogoan hartu, azaroaren 12tik 28ra bitartean, hiru asteburutan zehar, ikusgai egongo dira kontzertuak. Honela sailkaturik: azaroaren 12tik 14ra, Mikel Urdangarinen kontzertua Otxandioko Andikona Plazan; azaroaren 19tik 21era, Xamanak taldearen kontzertua Barakaldoko Munoa Jauregian; azaroaren 26tik 28ra, Olatz Salbadorren kontzertua Ondarroan Saturraraneko pasabidean.

Udagoieneko Ostera Hegan ekimenaren gaineko xehetasun gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button