IKUS-ENTZUN

Makina bat film “Egunik Laburrena” ekimenaren barruan

Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Platanobolígrafo ekoizpen etxeak hogeita hamar film eskainiko dituen Egunik Laburrena ekimena antolatu dute, abenduaren 18an hasita, eta 23ra bitartean. Film proiekzioez gain, musika kontzertuak eta film laburren zuzendariekin topaketak ere antolatu dira.

Bilborock aretoak Gaurik Laburrena jasoko du larunbatean, zine emanaldi eta mahai-inguruekin. Bertan zinegileetako batzuek hartuko dute parte: Borja Crespo, Aitor Arregi, Clara Bilbao, Arantxa Echevarría, David P. Sañudo, Tucker Dávila, Alice Waddington eta Jon Mikel Caballero. Ikus-entzuleek, SNUFF 2000 (Borja Crespo) film laburra, Aitor Mazoren azken lana Artificial, Jon Mikel Caballeroren Cenizo lana, edota Alice Waddington zinegile bilbotarraren Disco Inferno ikusi ahalko dituzte.

Honetaz gain, bestelako jarduerak eta zine emanaldiak Castañoseko, Otxarkoagako eta Zorrotzako udaltegietan, Hika Ateneoan eta Berrikuntza Faktoria-Dock Bilbaon izango dira. Adibidez, Castañoseko udaltegian Roberto San Sebastián, Haritz Zubillaga, Guillermo Julián eta Román Santiagoren lanak pantailaratuko dira.

Noiz, zer eta non hobeto jakiteko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button