MUSIKA

“Ez gara inoiz hilko”

Premoniziozko titulu honekin kaleratu dute Eraso taldekoek bere azken lana, gaur berton, Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, 12:00etan aurkeztu ere egingo dutena. Sergio Ruiz, Ander Izeta, Nestor Urdanpilleta eta Iñigo Beitia dira Eraso taldean dauden musikariak. Orain Zarauzko talde honek ezkutalekutik ateratzea erabaki du lan berri honekin.

Harrobia Lantzen-eko Inaxio Esnaolak esan duen bezala, “iluntasunetik argira, zazpi urte luze pasa dira. Halabeharrez hautsi zuten maiztasuna, biziberritu eta hausnarketa egiteko. Ez Gara Inoiz Hilko bosgarren diskoa da Eraso! taldearen erabakia. Bizirik sentitzeko apustu sendoa, eta hautsak harrotzeko beldurrik ez duena. Aro berri bati eman diote hasiera, zuritik beltzera doana, eta beltzetik zurira. Rock eta metal doinuen artean daude gustura. Eremu horretan, groove pasarte pisutsu eta arinek berebiziko garrantzia irabazi dute. Gogortasuna islatzeko modu asko daude. Garrasirik gabe. Gitarra sobera astindu gabe. Abesti indartsuak dira; mezu landuak eta atmosfera bereizgarriak”.

Lan berri hau zertan den jakin nahi baduzue, hil honetan, Bilbo Kafe Antzokian izango dira, eta datorren hilean Hondarribian eta Tolosako Bonberenean. Ekainean Irisarry herriko plazan ere kontzertua emango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button