MUSIKA

Las Culebras taldeak bere bigarren lana plazaratuko du hilaren 22an

The Runaways, Kiss, New York Dolls eta antzeko dinosauro klasikoek eginiko errepidea zapaltzen dute Marvellous laneko lantuak. Hots, 70eko hamarkadako gitarrekin josiriko doinu erritmiko klasikoak.

Lau suge nafarren lan berriak jasotzen dituen hamar kantuak bizirik dira oso.Tempo ertainak, gitarra riff iradokitzaileak, eta glam ukitu sentsuala dira doinuon osagai batzuk. Finean, rock himnoak. I wanna drink with you singlea entzun besterik ez dago adierazitakoa baieztatzeko.

Hona hemen hiru neska rock zale hauen kutunen artean dauden artista eta taldeak: AC/DC, Kiss, MC5, Rolling Stones, Elvis, Aerosmith, Black Sabbath, Cream,Greatefull Dead,Blue Öyster Cult, Ike & Tina Turner, T. Rex, Ramones, The Doors, Guns & Roses, Lynyrd Skynyrd, Thin Lizzy, Grand Funk Railroad, New York Dolls, The Who, Motley Crue, The Stooges, eta abar. Las Culebras, klasikoak, baina garaikideak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button