IKUS-ENTZUN

Victor Gaviria zinegile kolonbiarrari buruzko zikloa, Nafarroako Filmotekan

Víctor Manuel Gaviria González (Kolonbia, 1955) zinegilea, gidoilaria, poeta eta idazlea da.  Lau film luze baino ez ditu egin, baina Kolonbiako zine-zuzendari garrantzitsuenetarikoa da, nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, bai eta sariak ere jaso.  Horretaz gainera, makina bat dokumental eta film labur filmatu ditu. Bere obran Kolonbiako errealitate soziala islatu ohi du.

Bada, Nafarroako Filmotekak Gaviriaren hiru film pantailaratuko ditu: bihar, Rodrigo D. No futuro (1989) ; 9an, La vendedora de rosas (1998) eta 14an, La mujer del animal (2016).

Bihar aurkeztuko den Rodrigo D. No futuro (1989) filmak hauxe kontatzen du: “Rodrigok oraindik ez ditu hogei urte. Medellinen erdialdean dagoen eraikin baten azkeneko pisuko leiho batean dago. Zapaltzen duen hiriaren gainean egingo du salto, deitzen duena, albo batera uzten duena. Ez du beste aukerarik, hiriak oihu egiten dio”.

La Vendedora de rosas (1998) laneko protagonista, berriz, kalean bizi den 13 urteko Monica da: “Gabon Gauean, gauero bezala, arrosak saltzen ditu bizitza ateratzeko eta bere ametsa erosteko: sutautseko festa bat edukitzea, arropa estreinatzea eta bere mutil-lagunarekin ateratzea. Baina bizitzak bakardadea, pobrezia, droga eta heriotzarekin beste plan bat adostu du”.

Azkenik, La mujer del animal (2016) pelikulako protagonista Amparok, bestalde, ihes egin du moja-barnetegitik aitaren beldur baita. “Medellíneko auzo baztertu batera heltzen da bere ahizparekin arrimada bezala bizitzera. Koinatuak familian aurkezten duenean, Libardo lehengusua aztoratua uzten du, hau bahitzen du ezkontza erritu batean eta bere etxean bizitzera derrigortzen du”.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button