BERTSOTAN

BTN22ko lehen finalaurrekoa larunbatean

Pasa den asteburuko atsedenaldiaren ondoren, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Elizondoko Baztan pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Bertan, buruz-buru arituko dira oraingoan Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Agirre Goia izango dira larunbatean oholtzara igoko diren sei bertsolariak. Gai-emaile lanetan, Amaia Castorene Luro arituko da.

Bertsolariek egin beharreko ariketak honakoak izango dira: gaia emanda, binaka, hiruna bertso zortziko handian eta beste hiruna txikian; binaka, gaia ezarrita, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte (ariketa honek hiru bertsoren balioa izango du); binaka ere, gaia jarrita, hiruna bertso sei puntuko motzean; eta azkenik, ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Larunbateko saioa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 19an Amurrion jokatuko den bigarren itzuliko finalaurrekora. Hala, Elizondokoaren ostean, beste hiru finalaurreko jokatuko dira lehen itzulian: Donibane Garazin (urriak 29), Irunen (azaroak 5) eta Durangon (azaroak 12). Horietatik aterako dira finalaurrekoen bigarren itzulira sailkatuko diren 18 bertsolariak. Amurrion, Baionan eta Bilbon izango dira bigarren itzuliko hiru finalaurrekoak.

BTN22ko finalaurrekoetarako sarrerak eta informazio osoa, bertsozale.eus atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button