IKUS-ENTZUN

Animabasauri-Animabasque Jaialdiaren VII. edizioa apirilean izango da

Zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta betiko legez zinema, tailer, hitzaldi, erakusketa eta bestelako ezustekoz beterik etorriko da Animabasauri-Animabasque Jaialdia.
Tim Burton izango da atzera begirakoaren protagonista, eta seguruenik une onak pasaraziko dizkio publikoari. Urtero herri bat gonbidatu egiten da honetara. Aurten etorriko den herria Italia izango da. Hala, herri horretako lan aukeraketa galanta ikusi ahalko da jaialdian.

Ohi bezala, sail hauekin gozatu ahalko da: film luzeak eta laburrak, Karratu (laburrak DVDn), umeentzako zinema, telebistako sailak,…
Hauek guztiak ikusi ahalko dira Guggenheim Museoan, FNACen, EHUn edota Basauriko Social aretoan.

Gozilla eta Barton Films entitateek antolaturiko Animabasauri-Animabasque Jaialdia halabeharrezko hitzordua izango da zinema gustuko baduzue.
Gogoratu, apirilaren 1etik 7ra bitartean gauzatuko da Animabasauri-Animabasque Jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button