MUSIKA

Santurtziko I. Maketa Lehiaketa

Nahi duten talde guztiek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, disko bat baino gehiago kaleratu dutenak izan ezik.

Santurtziko I. Maketa Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek urriaren 25ra arte, lanak aurkezteko epea izango dute. Gutxienez 5 abesti (propioak, bertsioak ez direnak) dituen CDa ondoko helbidera bidaliko da: Santurtziko I Maketa Lehiaketa, Gaztebox –Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa, Santurtzi Parkea, z/g, Renfe geltokiaren alboan 48980, Santurtzi.
CDekin batera, partehartzaileek izen emate orria bete eta bidaliko dute.

Abenduaren 13rako epaimahaiak Santurtziko maketarik onena aukeratuko du jasotako CD guztien artean. Horrek urte bateko entsegua egiteko areto baten zesioa irabaziko du, 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra hain zuzen ere.

Bestelako datuak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button