BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azkena larunbatean

Otsailaren 2an Lizarran txapela honek hasi zuen ibilbidea larunbatean amaituko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Julio Soto, Xabier Silveira, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Aimar Karrika bilduko dira.

Horietatik aterako da Nafarroako txapelduna, eta gainera, finaleko lehen lau sailkatuek udazkenean jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusian egongo dira.

Hiru bertsolari berri egongo dira finalean: Erika Lagoma, Aimar Karrika eta Eneko Fernandez. Hala ere, Erika Lagomak jakin badaki zer den Nafarroako finaletan kantatzea, 2006tik 2009ra lau finaletan egon baita. Aimar Karrika auriztarrak, berriz, azken urteotan Xalto eta Izeta sariketak irabazi ostean lehen aldia du finalean. Eneko Fernandez lesakarrak finalera ailegatzea lortu du Nafarroako Bertsolari Txapelketako bere lehen parte-hartzean.

Gainerako bost bertsolariak 2011ko Labriteko finalean egon ziren. Julio Soto egungo txapelduna da, bi aldiz irabazi ditu Nafarroako Bertsolari Txapelketa, 2010 eta 2011n. Xabier Silveira da txapela gehien dituenak, sei aldiz irabazi du txapelketa, azkena 2009an. Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Jon Barberena ohiko finalistak izan dira azken urteotan.

Txapelketaren gaineko informazio osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button