MUSIKA

Mursegok “Hiru” lana argitaratuko du laster

Bidehuts plataformak Hiru Mursegoren (Maite Arroitajauregi) disko berriaren aurrerapen kantua zabaldu du: Cumbia Villera de la Ciudad Armera, zeinak Latinoamerikako musika estiloetatik edaten duen, cumbiatik zein reggaeton-etik.

Bidehutsek jakinarazi duenez, “grabaketa lanak eginak daude eta artearekin amaitu orduko fabrikara bidean jarriko dugu”. Diskoa Azpeitiko Elektrika Grabaketak estudioan grabatu du musikari eibartarrak, Ander Barriuso teknikariaren eta Ibon RG musikariaren laguntzarekin. Aipatutako kantuaz gain, diskoak beste hamar izango ditu, eta izenburuei erreparatuta, esan daiteke Mursegok zine erreferentziak jasotzen jarraitu duela hirugarren lan honetako hitzetan.

Honatx gainerako abestien tituluak: Savana Violenta; Gora Markku Peltola!; Eusnob; Vivir; Otte; Nietzschek zaldi bat besarkatu zuen; Las minas del Rey Salomón; Salanikalesala; Berlin sutan, eta Retaguardia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button