IKUS-ENTZUN

Amorebieta-Etxanoko KINE Zineklubak prest du programazioa hil honetarako

KINE Zineklubak urrian aurkeztu zuen lehen zikloa. Orain azaroko programazioari ekingo dio gaur berton emango duten lehen filmarekin. Aurten gainera, filmen aurretik zine-foruma izango da, 18:45etatik 19:45etara, Zornotza Aretoan.

Azaroan, Maite minak zikloa behin eta berriz agertzen den gai bati buruzkoa izango da. Azaroko film hauen zuzendariak emakumeak dira.

Gaur, azaroak 5, Maya proiektatuko da, Mia Hansen-Løve zinemagile frantziarraren filma. Filmaren korapiloa hauxe da: “kazetari batek (Roman Kolinka) 2012an bahiketa bat jasango du Sirian eta gero aske utzi dute, baina bere barruan zerbait gertatu da, eta ez da pertsona berdina.

Azaroaren 12an, Antonella Sudasassi Furniss-en El Despertar de las Hormigas Costa Ricako filma pantailaratuko da. Kritika oso onak jasotzen ari da eta honakoa kontatzen du: protagonista jostuna da, eta bere senarrak hirugarren seme bat nahi du; Isak, ordea, beste plan batzuk ditu.

Bukatzeko, azaroaren 19an, Catherine Corsiniren Un amor imposible izango dute ikusleek gozagarri. 1950eko hamarkadan girotutako filma, bulegoko langile apal baten eta burgesiako gazte baten harreman toxikoaren emaitza pertsonifikatua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button